Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

la-etica-de-la-danza etiketa duten bideoak

Antonio Gades: La ética de la danza

Dokumental honek Antonio Gades dantzariaren bizitzaz hitz egiten digu. Antonio Gades bera da dokumental honen hari nagusia, eta bertan, irudi ezezagunak, inoiz kontatu gabeko konfidentziak eta bere kide edo lagunen lekukotzak jasotzen dira. Haien artean daude Placido Domingo, Alicia Alonso, Cristina Hoyos, Jose Caballero Bonald, Carlos Saura eta dantzariaren alaba den Maria Esteve aktorea. "La ética de la danza" dokumentalaren bidez Gadesen historia pertsonala osatzen duten paisaietatik bidaiatu eta dantzaria ezagutzera hurbiltzen da gehien ezagutu zutenen eta Espainiako dantzaren historiak azken hamarkadatan jaso dituen figura garrantzitsuenen testigantza batzuk bilduz. Antonio Gadesen muntai ezagunenetakoak ere ikus daitezke dokumentalean. Carlos Saurarekin osatu zuen trilogiatik hasi, "Bodas de sangre, Carmen eta El amor brujok" osatzen dutena, eta bere azken koreografia handiraino, "Fuenteovejuna". Aurten Gades urtea ospatzen da, 2011ko azaroaren 3an amaitzen dena, 2004an hildako koreografo eta dantzariaren jaiotzaren 75.urteurrenarekin batera alegia. Dokumentala Sociedad Estatal de Acción Cultural (Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales zen lehen) eta Antonio Gades Fundazioak produzitua da, RTVE-ren laguntzarekin. Espainian eta Kuban grabatu zuten eta zuzendaritza lana eta gidoia Juan Caño Arechak egina da. RTVE, Juan Caño Arecha, 2011-01-28.

Dokumentuaren akzioak