Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

la-danza-del-viejo etiketa duten bideoak

Raices 01 - La danza 01 TVE

1970eko hamarkadan Espainiako TVE telebistan ekoiztu zen programa sorta bat izan zen Raices. Bertan, herrietako kultura tradizionala, musika eta dantza barne jasotzeko ahalegina egin zen. Mintxo Garaikoetxeak dantzan.com-i eskuratutako grabazioen artean Raices programa sorta bat ere bada, eta horiek sareratuko ditugu ondoko egunotan. Hauxe da sortako lehehengoa. "La danza 01" du izenburua, eta pirinoen ondoko zenbait herritako dantzak jasotzen dira bertan, Huesca eta Nafarroakoak zehazki. Huescan, Almudevarren, "La danza del francés" eskaintzen dute bertako danzanteek. Arizkun-en, Maurizio Elizaldek zenbait argibide eman ondoren, mutil-dantzari talde batek Baztango zortzikoa dantzatzen du. Huescan berriz ere, Yebra de Basan, makila-dantza bat egiten dute bertako dantzariek. Alfonso Villacampa "chiflo eta salterio" Tomas Sasal "O gaitero" zenarekin ikasi zuen Dance de Yebra de Basa. bere seme Faustino Villacampak jarraitu zion bere lanari. Sariñenan, Huescan hori ere, "La danza del Viejo" aurkezten du Domingo Lanas-ek eta bertako dantzariek dantzatu, xiru-larruaren doinura. Juan Mir izan zen "gita de boto" erako xiru-larrua jo zuen Sariñenako azken gaitaria. Bere hiloba Pedro Mir-ek egin zuen tresnari buruz Aragoin egindako ikerketa lan sakonena. Gidoia: Manuel Garrido Palacios. Zuzendaria: Carlos Serrano. La Danza 01, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Dokumentuaren akzioak