Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

la-alberca etiketa duten bideoak

La Alberca: La ofrenda - Raices TVE 1970

La Alberca Salamankako probintzian aurkitzen den udalerria da. Herri horretan, urtero, abuztuaren 15arekin, ofertorioa ospatzen dute Asuntzion Amabirjinaren omenez. Festa horretan barrokoaren distira eta bertako jantzi koloretsuez gain, bertako folklorea ikusteko aukera izan ohi da. Hurrengo egunean "Loa" antzezten dute herritarrek, erlijioaren eta profanoaren elementuak nahasten dituen komedia. Festa hauek, interes turistiko nazionala dute. Irudietan, 1970. urtean Raices sortarako TVE-k festa horren inguruan eginiko dokumentala ikusi daiteke. Manuel Garrido Palacios izan zen gidoia idatzi eta lana zuzendu zuena. Vimeo, 1970-08-15.

Dokumentuaren akzioak