Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

klika etiketa duten bideoak

Klika: Korrika 2019 abestia

"Klika Korrika 2019" abestia dantzan aurkeztu da. Zeresana eta zalaparta eragin du Korrikaren kantak eta bideoak. Proposamena gustatu zaie batzuei, ausarta eta berritzailea dela diote sare sozialetan; baina badira kontrakoa adierazi dutenak ere, abestia edota bideoklipeko dantzak eta estetika desegokiak iruditu zaizkiela diotenak. Korrikako abesti berria Mad Muaselek, La Furiak eta Fermin Muguruzak elkarlanean egin dute. Kukai dantza, Afrodeliceus Dance eta Mad Muaselen lagunak taldeetakoez gain beste hainbat dantzarik parte hartzen dute bideoklipean, Idoia Jimenez txistulariarekin batera. Trap, dancehall, hip-hop eta euskal tradizioko doinuak eta dantzak nahasten dira abestian. Ahotsa eta hitzak: Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza. Musika: Fermin Muguruza eta Chalart58. Txistua eta danbolina: Peio Duhalde. Koordinazio orokorra: Abar Produkzioak. Dantza koordinazioa: Jon Maia, Nagore Martinez. Klika, Korrika abestia, 2018-11-29.

Dokumentuaren akzioak