Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

kintoen-soka-dantza etiketa duten bideoak

Etxarri Aranatz: San Kiriko 2020 dantzakia

Eskutik heldu gabe eta denek batera dantzatu dute aurten dantzakia Etxarri Aranazko kintoek. Aurreko astean azaldu ziguten Etxarriko kintoek dantzakia moldatu beharrean aurkitu direla COVID-19a dela eta. Hemezortzi urte dantzarako itxaroten egon eta pandemiak bete-betean harrapatu ditu, baina festak eta ekintzak moldatu dituzte. San Kiriko (ekainak 13) eta San Adrian (ekainak 16) egunetan dantzatu ohi dute dantzakia Etxarriko hemezortzi urteko gazteek sokan, baina aurten modu sinbolikoan egin dute. Guaixek jaso ditu pasa den larunbatean kintoek dantzatu zuten momentuko irudiak. Dantzakia sokan dantzatu ohi da, elkarri eskutik helduta eta gazte bakoitzak banan-banan dantzatzen die gertuko pertsona edo sinboloren bati. Aurten denek batera dantzatu dute, korroan eskutik eman gabe eta distantziak zainduz. Abuztuko Ama Birjinaren egunean (abuztuak 15) ere dantzatzen dute. Ikusi egin beharko da ze egoeratan aurkitzen garen eta ze aukera ikusten dituzten kintoek. Irudiak: Guaixe. Dantzakia, San Kiriko, Etxarri Aranatz, 2020-06-13.

Dokumentuaren akzioak