Dokumentuaren akzioak
kartzela etiketa duten bideoak
Dantzan egiteagatik atxilotuta
Haneen Hossam egiptoar gaztea atxilotu dute sarean, TikTok sare sozialean adibidez, zabaldu dituen bideo eta argazkiek libertinajea bultzatzen dutela akusatuta. Bideo honetan ikus ditzakegu bera dantzan ageri den zenbait irudi. Hamabost egunetarako kartzelatu dute. Mikel Ayestarenek azaldu duenez John Talaat Egiptoko diputatuak esan du sare sozialen bidez Egiptoko ohitura eta tradizioak moralki urratzen dituzten gazteen ordezkaria dela Haneen Hossam eta zigor gogorragoa eskatzen du. Ez da egunotan Egipton dantza egiteagatik atxilotu duten emakume bakarra, Sama el-Masry sabel-dantzari ezaguna ere atxilotu baitute. Irudiak: Haneen Hossam
Dokumentuaren akzioak