Dokumentuaren akzioak
kapela-dantza etiketa duten bideoak
Legazpi: Santa Kurutz 2017 kapela-dantza
Maiatzaren 6an, kapela-dantza egin zuten Legazpin. Jon Dorronsorok, Sustraiak dantza taldeko kideak azaldu digunez, Santa Kurutz jaietan, maiatzaren 3an ezpata-dantza eta soka-dantza egiten ziren; 4an, berriz, informalagoa zen soka-dantza bat egiten zenaren arrastoa zeukaten, bazekiten kapelekin egiten zela. 1996an, kapela-dantza berreskuratu zuten, herritarrek dantzatutako soka-dantza. Legazpin maiatzaren 4an ospatu ohi zen soka-dantza hori, baina egun, Santa Kurutz egunaren ondoko larunbatean egiten dute. Aurtengoan, aurreskulari Leire Madina aritu da eta atzesku lanetan Amaia Lizarralde. Txistuarekin Amaia Aranguren, Jon Mikel Murua eta Iker Azpeitia; atabalarekin Mikel Garmendia eta Javier Muños eta panderetarekin Elene Muñoz. Irudiak: Eire Vila. Legazpi, Santa Kurutz, kapela-dantza. 2017-05-06.
Dokumentuaren akzioak