Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

kantuan-dantzan etiketa duten bideoak

Karrantza: Marzas 2022

Luzaroan ikusi dugun bezala, gure herriko dantza taldeen jarduna ez da dantzara bakarrik mugatzen. Beren lanetako bat, eta ez garrantzia txikikoa, herrietako kultura dinamizatzea da, tradizioak mantentzea, suspertzea eta berreraikitzea. Oraingo honetan, galduta baina herritarren oroimenean zegoen ohitura baten berri emango dizuet: Enkarterrietako "Marzas" edo Martxokoak.

Mendi-Harana taldeak forma eta sendotasuna eman dio XX. mendearen bukaera arte (etenekin) ospatu den errituari; Erika Garcia taldeko zuzendariaren adorearekin, Carlos Glaria filologoaren aholkuekin eta Sabino Diaz etnografoaren kolaborazioarekin. Karrantzan urtez urte ospatu izan dira Lanestosan, Kantabriako Soba bailaran eta inguruetako beste herri batzuetan egin duten bezala.

"Marzas" esaten zaien hauek, tradizioz, abestia izan ohi dute (martxoari erreferentzia egiten zaio eta eskean egiteko koplekin laguntzen da). Ikasle talde txikiak bailarako herri eta auzoetan ibiltzen ziren; zintzarriak edo arranak joaz gorostiarekin eta koloretako zintekin apaindutako zarramaskeroak gidatuta. Hainbat oztopo topatzen zituzten ibilbidean: lokatza, zakurrak, eguraldi txarra...

Ekitaldiari itxura berria emateko asmoz, eta hurrengo urteetan hala jarraitzeko ideiarekin, eguneratzen saiatu dira; kantatu beharreko kopla murriztuz, berriak euskaraz sartuz eta abestiaren doinuan oinarritzen den koreografia sinple bat sortuz.

Espero dugu martxoaren 5ean erakutsitako gogo eta esfortzuak 2023rako pizgarri izango direla, eta ea ausartzen diren galduak, baina ahaztuak ez dituzten Pazkoekin.

Marzas, Karrantza, 2022-03-05. Irudiak: Emilio Xabier Dueñas.

Dokumentuaren akzioak