Dokumentuaren akzioak
kantu-eta-dantza etiketa duten bideoak
M8 2022 Emakumeak irradakan
"Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza"; Martxoaren 8an emakumeak, eskuak emanda, borobilean dantzatu dira Euskal Herriko hainbat herritan. Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan aldarrikapen eta elkartasun adierazpenak izan dira nonahi; irradakan plazaratu dira, besteak beste, Donibane Lohizune, Mutriku, Zizurkil eta Donostian. Emakumeak eskuz esku, borobilean, gorputza gorputzaren alboan, denak maila berean, dantzan eta kantuan. Donibane Lohizunen Begiraleak taldeko hainbat belaunalditako emakumeak plazaratu dira iluntzeko ekitaldian Argia dantzari taldeak 1980ko hamarkadan sortutako irradaka aitzindaria plazaratuz, Zizurkilgo herritarrak manifestazio nagusiaren aurretik dantzatu dira eta Mutrikuko institutuko eta Lauaizeta Ikastolako ikasle eta irakasleek ikastetxeko ekintzen barruan plazaratu dute dantza. Irudiak: Begiraleak, Mutrikuko institutua, Aiurri, Lauaizeta Ikastola.
Dokumentuaren akzioak