Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

kanpandorretik-jotzen etiketa duten bideoak

Retortillo 1992 Mariquelo kanpandorrean eta Tio Frejon bi txirula batera jotzen

Festa handi eta hunkigarrietan artistak ere puztu eta xelebrekeriak egiten hasten dira. Horixe gertatu zen Retortillon, 1992ko abuztuaren 19an Tio Frejon danbolinteroari egin zitzaion omenaldian. Angel Rufino de Haro "El Mariquelo" famatua, Salamankako katedral berrian egiten duen bezala, Retortilloko elizako kanpandorrera igo zen eta handik hasi zen jotzen, Felliniren pelikula onenetan bezala. Osaba Frejon ez zen gutxiago izango, eta bi txirula batera jotzeko gai zela erakutsi nahi izan zuen. Ondoren, dantzak eta festak aurrera jarraitu zuen jota eta bikote dantzaz beteta. Irudiak Jose Javier de Jesús-ek sareratu ditu. Retortillo, 1992-08-19.

Dokumentuaren akzioak