Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

kaldereroak etiketa duten bideoak

Maule-Lextarre: Maskaradak 2023 Kautera-dantza

Maule-Lextarreko kautera, kalderero edo galdaragile taldea duzue dantzan. Borobilean kokatuta, kapelak eskuetan, elkar bultzaka eta modu trakets eta bihurrian dantzatzen dira. Txapelak astinduz eta gora botaz jolasten dira, eta korroan barrurantz eta kanporantz aldatzen dira jauzika.

Maskaradetako beltzeriaren parte dira eta beren lana lapikoak konpontzea da. Pette Ligetx (Kabana), Peio Jauri (Pitxu), Iulen Guiresse, Pette Jaragoien, Maialen Etxebest eta Naia Ozafrain aritu dira aurtengo maskaradetan kauteren paperean. Maule-Lextarreko lehen maskaradako irudiak dira honakoak. Arratsaldeko saioko azken ofizioa izaten da kauterena; Jaunaren lapikoa konpontzea da euren betebeharra. Pertza zahar horren inguruan dantzatzen dira.

Irudiak: Amaiur Aristi. Maule-Lextarreko maskaradak, kautera-dantza, Maule-Lextarre, 2023-01-15.

Dokumentuaren akzioak