Dokumentuaren akzioak
k-otica-in-progress etiketa duten bideoak
Ziomara Hormaetxe: K Otica In Progress
Kaos-aren teorian inspiratutako lana da Ziomara Hormaetxeren K-otica in progress. Abiapuntuan dena erreakzio sistema batean lotuta dagoela planteatuz, bide-zider ezkutuak, xehetasunak, gauzen sentsibilitatea eta ezustetik berrira bideratzen duten arauak ditu aztergai. Kontzeptu horiek giza harremanen, zehazki gizon eta emakume baten harremanaren esparrura daramatza Ziomara Hormaetxek dantzaren bidez. Bi dantzari, Ziomara Hormaetxek eta Aiert Beobidek gorpuzten dute dantza lana. Ziomara Hormaetxe: K Otica In Progress, 2014.
Dokumentuaren akzioak