Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

julen-mitxeltorena etiketa duten bideoak

Baztango dantzariak 2018 aunitz urtez, billantziko-hiru puntukoa eta xalo-dantza

Jo ala jo Baztandarrak dantza eskolako dantzariek Oñatiko plazan mutil-dantzak dantzatzen. Aunitz urtez doinuarekin plazara sartzen ikus ditzakegu dantzariak, sarrera eta agurren ondoren, hirupuntukoa eta billantziko dantzatzen dituzte. Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko ospakizunetako ekitaldi nagusian mutil-dantzak dantzatu dituzte baztandarrek, erakundearen sorrerako ekitaldian egin zuten gisan. Baztango udalak bertako dantzariak bidali zituen Oñatira 1918an eta 100 urte pasata, dantza emanaldi haren bidetik jarraitu dute.

Hemen daukagu Jo ala jo Baztandarrak dantza eskolak egun billantziko-hiru puntukoa eta xalo-dantza ikasteko erabiltzen duten urratsen-segida. Bere egunean segidak ziren atalekin osatua den dantza dela esan daiteke billantziko-hiru puntukoa eta xalo-dantza, momentu jakin batean egindako berreraiketa. Beraz, dantza bakarra da, ez dago ohiturarik bi atal horiek suelto dantzatzeko.

Billantziko-hiru puntukoa

Erdizke - Eskuin eta hiru (besoak goiti) - Ezker batekin - Eskuin batekin (7-etan)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker hirukin (bg) - Eskuin batekin (2-etan)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin (3-tan)

Xalo-dantza

Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker batekin - Eskuin batekin, bixi (2-etan)
Ezker batekin - Eskuin batekin, bixi (2-etan)
Ezker batekin - Eskuin batekin, bixi (2-etan)
Ezker hirukin (bg) - Eskuin batekin, bixi - Ezker hirukin (bg) - Eskuin batekin
Erdie gibelat eta urratsak (neurririk gabe) - Hiru xalo - Eskuinet ta urratsak (ng) - Hiru xalo
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg) - Ezker batekin - Eskuin batekin, bixi
Ezker batekin - Eskuin batekin, bixi - Ezker batekin - Eskuin batekin

Oianko Garde, Ane Dendarieta, Xabier Torres, Juanita Bidegarai, Julen Mitxeltorena, Marijo Indabere, Joxelu Etxeberria, Kattalin Ezkerra eta Joseba Indabere aritu dira dantzan; Patxi Larralderen (ttun-ttunarekin eta txistua) Eki Angevinen (txistuarekin eta danbolina) eta Oskar Fernandezen (atabala) doinuen erritmora.

Irudiak: Eire Vila eta Emilio Xabier Dueñas. Baztango dantzariak, aunitz urtez, billantziko-hiru puntukoa eta xalo-dantza, Oñati, 2018-11-24.

Dokumentuaren akzioak