Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

joxan-lizarribar etiketa duten bideoak

Zenbat aulki huts bete: Joxan Lizarribarri omenaldia Andoainen

Joxan Lizarribar, kultura eragile, Berria taldeko lehendakari eta Argia dantzari taldeko dantzari izan zenari omenaldia egin zitzaion pasa den ekainaren 6an Andoaingo Bastero Antzokian. Honako irudiotan Jean Mixel Bedaxagarrek eta Argia dantzari taldeak eskainitako kantu eta dantzak ikus daitezke. "Zenbat aulki huts bete" izeneko omenaldi ekitaldia Bedaxagarrek kantatutako Goizian Argi hastian kantarekin hasi zen. Bedaxagar berak Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Iñaki Arregi dantza-maisuekin dantzatutako Ostalerrak eta Marianak dantza-jauziekin jarraitu zuten, eta Marian Arregi eta Mikel Urbeltzek jarritako musikarekin Argiako dantzariek egindako Galaien esku-dantzarekin osatu zuten parte hartzea. ETB1, Andoain, 2013-06-06.

Dokumentuaren akzioak