Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

joseba-zubiaurre etiketa duten bideoak

Zumaia: Santelmoak 1977 dantza emanaldia

Zumaiako Beti Gazte dantza taldeak 1977ko San Telmo jaietan eskainitako emanaldiko irudiak dituzue bideo honetan. Santelmoetako irudiak jasotzen dituen bideo-dokumentala argitaratu du Baleikek; irudiak Joseba Zubiaurrek utziak dira. Orduko Beti Gazte taldeko dantzariak ageri dira Beheko Plazan, frontoiaren aurrealdean, dantzan. Agintariena, ezpata-dantza, makil handiena, zinta-dantza, arku-dantza eta kaskarot-dantzako zenbait irudi jaso dira. Ikurrina legalizatu eta hiru hilabete besterik pasa ez direnean indartsu astintzen du dantzariak dantzari-dantzako agintariarenean.

Egun santelmoetan ohitura da herritarrak arrantzalez edo mahoizko arropak jantzita irtetea kalera, baina irudietara begiratzen badugu urdinez dabiltzan bakarrak kaskarot-dantza edo arrantzale-dantza dantzatzen ari diren neskak dira. Beti Gazteko dantzari izandako bati brokel-zikloa dantzatzen ageri diren dantzarien arropak nahiko arrotzak egin zaizkio eta Zarauzkoak izan zitezkeela pentsatu du. Hori horrela, Zarauztik argitu digute Zumaiako Beti Gazte taldearen ardura urte askoan zehar Iñazio Alberdi zarauztarrarena izan zela. 1960ko hamarkadan Zarauzko Ondartza dantza taldeko dantzari ezaguna izan zen. Gero, taldea desegin zen eta bera Zumaiara ezkondu zen. Badirudi Ondartzako jantziak Zumaiara eraman zituela. Irudiak: Baleike, Joseba Zubiaurre. Santelmoak, dantza emanaldia, 1977.

Dokumentuaren akzioak