Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

jolanda-san-juan etiketa duten bideoak

Lorenzo San Juan: Otsategitxun dantzan 1951-1955

Bakion, Lorenzo San Juan-en familiaren baserrian, Otsategitxun familia festa batean musika jotzen eta dantzan ageri dira honako pasarte honetan. Trikitilari bikotea jotzen, bikote bat dantzan eta gainontzekoak begira eta festaz gozatzen ageri dira. Otsategitxu baserriaren atzealdean hartuta daude irudiak. 

Panderoa ezkerreko eskuaz jo eta eskuina mugituz jotzen duena Modesto Ansorregi da, mutrikuarra berez eta Bakiora, Otsategitxu baserrira ezkondu zena. San Juan familiak bezala, musikarako zaletasuna ere badute Mutrikuko Ansorregitarrek, Jon Ansorregi trikitilaria ere familia horretakoa baita. Modesto Ansorregi panderoarekin maiz aritzen zen eta tarteka Rufino Arrola soinujole ezagunarekin jo izan zuen. Dantza soltean ageri den neska Modesto Ansorregin alaba da, Antoni Ansorregi Marcaida. Irudiak identifikatzen laguntzen aritutakoen artean izan da Antoni Ansorregi. San Juan familiaren musika eta dantzarako zaletasunaren erakusgarri, soinujolea bera Yolanda San Juan dela aipatu behar da. Lorenzo San Juan-en alaba nagusia da Yolanda, garai hartan Kuban piano karrera burutzen ari zena. 

Bizkaiko kostaldean hainbat erromeria eta dantza filmatu zituen Lorenzo San Juan bakiotarrak 1951 eta 1955 bitartean. Irudi horiek dantzari eta dantzazaleon esku jarri nahi izan ditu bere familiak eta atalka argitaratzen ari dira Dantzan-en. Bakio, Mungia, Lekeitio eta ingururetan festa, eztei eta erromerietan hartutako irudiak dira, soka-dantza edo aurresku, jota eta dantza taldeen emanaldiak erakusten dituztenak. Irudien testuinguruaz Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan sarreran bildu dira xehetasunak, eta baita bideo honen argibideak eta identifikazioak eskaini dituztenen izenak ere. 

Lorenzo San Juan, Otsategitxun dantzan, 1951-1955 inguruan.


Dokumentuaren akzioak