Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

joana-carrique etiketa duten bideoak

Idauze-Mendi: Maskaradak 2015

Abiatu dira maskaradak Zuberoan. Idauze-Mendiko gazteek beren herrian egin dituzte lehen barrikadak eta eskaini dute ofizioen lehen emanaldia. Urtarrilean 18an hasi eta 13 astez arituko dira Idauze-Mendiko gazteak Zuberoan zehar maskaradak agertzen. Lehen maskaraden agerraldiko irudiak dira honako hauek. Dantzarien artean lau aitzindarik, Audrey Karrike (zamaltzaina), Joana Karrike (kantiniersa), Laure Etxeberriborde (gathuzaina) eta Thomas Etxebarne (enseinaria) beraien gustuko puntuak dantzatu dizkigute. Nicolas Bouillon-ek (Kabana) eta Laurentx Bereziartuak (buhame jauna) euren rolaren inguruan eta pheredikuen prestaketaz hitz egin digute. Irudiak: Eire Vila. Idauze-Mendi, 2015-01-18.

Dokumentuaren akzioak