Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

joan-fet etiketa duten bideoak

Eskozia 1930 eskoziar dantzariak

Eskoziako dantzen irudi zaharrak ageri dira filma honetan; tartean Zuberoako satan-dantzariak ere badira. "Jamieson Scottish Border Dances, 1930s" izenburu duen pelikulako irudiak dira. Ion C B Jamieson eskoziarrak grabatuak eta Joan Flett eta Tom Flet senar-emazte berreskuratuak. Joan Flett eta Tom Flet dantzari eta ikertzaile eskoziarrek dantzaren historiarekiko interesa agertu zuten eta Eskoziako dantza tradizonalak biltzen ibili ziren herrialdean zehar 1950eko hamarkadan. Adinekoekin hitz eginda galdutzat jotzen ziren zenbait dantza jaso zituzten. 1964an "Dantza tradizionala Eskozian" liburua kaleratu zuten. Lehenengo Mundu Gerra aurreko dantzen historia kontatu zuten. Dantza taldea ere sortu zuten "Marlowe Scottish Dancers" izenekoa. Dantza talde horrek Eskozian zehar jaso zituzten dantzak dantzatzen zituen, Albert Hall eta Llangollen Eisteddforden egin zituzten erakustaldiak.

Eskoziako dantzen ikerketan buru-belarri zebiltzala, jakitun ziren aurretik Ion C B Jamiesonek ere ikertu zituela dantzak. Bere emaztearekin harremanetan jarri ziren eta bere gizonak hil aurretik eginiko lana eta materiala utzi zien. Eskoziako dantza tradizionalak jasotzen zituen pelikula bat ere bazela esan zien, baina ez zuela berak esku artean. Han eta hemen galdetu eta eskoziar musikan aditua zen Francis Collinsonek zuen 9mm-ko pelikula, kaxoi batean apartatuta. Filmak Eskoziako hainbat dantza jasotzen ditu, landa eremuan, eskolan edota dantza lehiaketa bateko irudiak ageri zaizkigu. Bukaeran, berriz, Bretainiar dantzari bezala izendatuta agertzen diren Zuberoako dantzariak ikus ditzakegu. Arkaitz Pascuasi esker izan dugu pelikula honen berri.

Pelikulan dantza irudiak honela daude izendatuta:

  • The Duke of Perth
  • Jennie’s Bawbee – in quick time
  • Lassie with the Yellow Coatie – an old Border dance
  • ‘Dancie’ Reid teaching. Taking a Highland Class at St. Andrewus Summer school
  • The Shepherd’s Crook
  • Country & Highland Dancing at de "Games"
  • Breton Dancers

Ion C B Jamieson, Eskoziar dantzariak, Eskozia, 1930.

Dokumentuaren akzioak