Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

jimmy-jausoro etiketa duten bideoak

Euskal amerikar artzainen festa 1963

Beste altxor eder bat sareratu du gaur Andra Mari dantzari taldeak. Walt Disney Productions-en 1963ko filme baten zatia da. "Greta, the misfit Greyhound", Disneyk telebisarako egindako serie baten atala izan zen, eta bertan, Ameriketako euskal artzain batzuen eszena bat ageri da. Karrokanpo baten ondoa lau gizonek festa egiten dute, soinua jo, kantatu eta dantzatu. Boiseko OInkari dantza taldeko musikari eta anima izandako Jimmy Jausoro da soinua jotzen ageri dena. Berarekin ageri direnak John "Takolo" Txakartegi, eta Jose Mari Sangroniz dira. Ah zer opariak urte bukaera honetarako! http://www.andramaridantzataldea.com/eus/index.php

Dokumentuaren akzioak