Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

jean-pierre-elixiri etiketa duten bideoak

Guilcher 01 Ligi-Aterei 1962 Aitzineko Püntüak: Jean-Pierre Elixiri

Jean Michel Guilcherrek Euskal Herrian egindako ikerketetan egin zituen filmaketak dira honakoak. Lehen ere argitaratu izan ditugu horietako batzuk, eta bagenuen kezka baimenik eskatu gabe sareratu genituelako. Naik Raviart, Jean Michel Guilcherren alabak baimena dugula jakinarazi digu, Guilchertarren lanaren ardura herritarrei jasotakoa herritarren esku jartzea izan dela beti, eta pozik daudela haiek egindako lanak estima duela ikusita. Guilchertarren ikerketa sisteman, dantzak ongi dokumentatzeko beraiek dantzan ikasten zituzten, eta filmazioak osagarri izaten ziren.

Lehen bideo hau Ligi-Aterein grabatutakoa da. Jean Pierre Elixiri ageri da aitzineko püntuak dantzatzen. Miguel Angel Sagasetak jaso duenez, Pierpol (Jean Pierre) Elixiri, Intxauspe, Atherein jaio zen 1931ko otsailaren 9an, beraz, 31 urte zituen Guilcherrek filmatu zuenean. Guilcherrek jasotakoaren arabera aitarekin, Augusta Elixirekin ikasi zuen dantzan. Sagasetak etxean ikasitakoaz gain Elgoien maisuaren eskolan ikasi zuela gaineratzen du. Horrez gain, normalki zamaltzain dantzatu zuela, eta 1954an basaburutarrek Maulen irabazi zuten txapelketa edo primakan halaxe aritu zela, zamaria dantzatuz. Horrez gain 1952ko Atharratzeko eta 1960ko Montoriko maskaradetan Jauna izan zela dio Sagasetak. Ligin aitzineko püntüak irakasten aritu zela, batez ere 1975 eta 1982 artean, eta lehiaketaren batean epai-mahaiko izana dela. 

Guilchertarrek irudiekin batera jasotako oharretan honako urratsak aipatzen dira filmatu zizkiotela Jean Pierre Elixiri-ri:

  • Pas français (+ kamera geldoan)
  • Pas français trompé (+ kamera geldoan)
  • Pas français trompé avec 2 brisés. (+ kamera geldoan)
  • Fouetté, glissé, brisé avec entrechat
  • Le brisé/ Le fouetté/ Fouetté-glissé-brisé/ Tombé moucheté
Jean Michel Guilcher-ren filmaketak, aitzineko püntüak, Jean-Pierre Elixiri, Ligi-Aterei, 1962.

Dokumentuaren akzioak