Dokumentuaren akzioak
jardunaldia etiketa duten bideoak
Dantzan topaketak 2025
Euskal dantzaren sektorean ditugun kezkak eta hausnarketak partekatu eta dantzan aritzeko batu gara pasa den larunbatean UEUk Eibarren duen egoitzan Euskal Herriko hainbat dantzari, ikertzaile eta dantzazale. Hizlariek mahai-gaineratu dituzte gai nagusiak, baina publikotik ere izan da zeresana. Dantza hezkuntza arautuan, emakumeak Uztaritzeko kaskarotetan, Arabako euskal dantza taldeen diagnosia, “Sortutakoak 11” eta dantza irakasleen gaikuntza izan dira aurtengo topaketetako gaiak. Dantzaz eta dantzan aritu gara eta soka-dantzetan banan-banangoa emateko zenbait modu ere ikusi ditugu. Jardunaldia soka-dantzan amaitu dugu. Hemen aurtengo topaketak emandakoak. Irudiak: Idoia Lahidalga Baglietto. Dantzan topaketak, Eibar, 2025-11-22.
Dokumentuaren akzioak


