Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

jabier-bereau etiketa duten bideoak

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen

Bazenekien joaldunek bi eratara dantzatzen dituztela Ituren, Zubietan eta Aurtitzen? Ituren eta Zubietan joerei kolpe bat eragiten diete pausu bakoitzeko, eta Aurtitzen berriz bi kolpe. Joareak dantzatzeko bi moduak azaltzen dizkigute Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunek honako bideo honetan. Jabier Bereau (Ituren), Periko Santesteban (Zubieta) eta Ibai Berregi (Aurtitz) joaldunek eman dizkigute argibideak, nola dantzatzen dituzten joareak, eta nola egiten dituzten egokitzapenak elkarrekin jotzen dutenean. Joareen erritmoa partituran jarri digu Elur Arrieta perkusionistak, bi moldeak ongi ulertu ahal izateko. Datorren astelehen eta asteartean, otsailaren 1ean eta 2an ospatuko dituzte inauteriak Ituren eta Zubietan, eta bertan izango duzue joareak dantzatzeko bi moduak zuzenean ikusi eta bereizteko aukera. Irudiak (2015eko inauterietan hartuak) eta edizioa: Eire Vila. Partitura erritmoa: Elur Arrieta. Mila esker Jabier Bereau, Periko Santesteban, Ibai Berregi eta Ituren, Zubieta eta Aurtitzeko joaldunei. Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Auritzen, 2016-01-27.

Dokumentuaren akzioak