Dokumentuaren akzioak
izurritea etiketa duten bideoak
Deba: Debarren Eguna 2020 San Roke ezpata-dantza
Izurriaz babestu izana eskertzeko abiatu zen errituala errepikatu da Deban; ea oraingo izurri honen aurrean ere laguntzen duen. Ezpata-dantza dantzatu dute Debarren Egunean Gure Kai dantza taldeak eta Kalez Kale txistulari taldeak San Roke ermitan. XVI. mendean izurrite bati aurre egin nahian Debako harresiak itxi zituzten merkatari eta erromesentzat. Horiek Artzabal auzora bideratzen zituzten. Auzokideak gaixotasunagatik beldurrez eta kezkatuta promes egin zuten urtero San Rokeren irudia urtero prozesioan aterako zutela beraien burua babes zezan. Ordutik abuztuaren 16an prozesioan igotzen dira ermitara santuarekin eta ezpata-dantzariek laguntzen diete. Debarren Egunean ere dantzatzen dute ezpata-dantza. Coronobirusa dela eta aurtengo festa berezia izan da. Ezpata-dantzaren erritua bete ahal izan da, baina bideo bidez. Dantzariak maskara eta eskularruak jantzita grabatu dute ezpata-dantza eta erritua izan ohi den orduan, igande goizean argitaratu da ezpata-dantza sareetan. Irudiak: Gure Kai. Debarren Eguna, San Roke ezpata-dantza, 2020-05-18.
Dokumentuaren akzioak