Dokumentuaren akzioak
iturengo-soka-dantza etiketa duten bideoak
Ituren: soka-dantza 1951
Iturengo soka-dantzaren 1950eko hamarkadako zenbait irudi eder ikus daitezke filma honetan. 1951ko uztailaren 8an Iturenen egindako soka-dantzaren edo dantza-luzearen irudiak dira. Egun horretan, Jose Ignacio Telletxea Idigoras, historialari eta irakasleak, apaiz berritan bere lehen meza eman zuen Iturenen. Donostian jaio zen Jose Ignacio Telletxea 1928an, eta apaiz ikasketak eginda lehen parrokia Ituren izan zuen. Beraz, lehen meza eskaini ondoren, elizatik plazara joaten ageri dira herritarrak, eta behin plazan beren herriko, Iturengo soka-dantza dantzatuz ospatu zuten eguna. Gizon talde batek irekitzen du plaza eta zortzikoa dantzatzen ageri dira lehenengo. Ondoren, emakumeak zapiekin sartuko dituzte sokan eta sokan dantzan jarraitzen dute. Azkenik dantza soltean ageri dira herritarrak. Irudiak: Jose Ignacio Azpitarte Telletxeak sareratuak. Ituren, soka-dantza, 1951-07-08.
Dokumentuaren akzioak