Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

iruri-ozaze-zalgize-mendikotako-maskaradak etiketa duten bideoak

Ozaze: Maskaradak 2026 gabota

2026ko maskaradetako lehen agerradian aitzindariek Ozazeko plazan eginiko gabota dantza duzue honakoa. Hamabi aitzindari aritu dira dantzan lehen eguneko saioan. Lehen hiru barrikadak Irurin izan dira eta laugarrena Ozazen; baita arratsaldeko emanaldia ere. Gabota arratsaldeko emanaldian dantzatu ohi da eta hala egin dute. Nahiz eta lehen saioan denek ez duten parte hartu hauek dira 2026ko aitzindariak: Txerreroa: Maeva Sécalot, Amaia Sécalot, Mattin Uturri; Gatuzaina: Luixa Lucuix, Alaia Etxeberri; Kantiniersa: Maddalen Etxebarne, Alicia Etxebeherre; Zamaltzaina: Juantto Ager, Ibai Capot Thornari, Xabi Arhie; Entseniaria: Iluna Oxibar, Esteban Ager, Maia Jaragoihen. Aurten Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako gazteak batu eta antolatu dituzte maskaradak eta lau herri horietako gazteak dira arizaleak.

Kasu honetan, borobilean, dantza-jauzien gisan dantzatu dute, baina zenbait kasutan ilaran edo bien arteko uztarketa eginda ere aurkeztu izan dan dantza hau. Zuberoako maskaradetako dantza ezagunenetakoa da eta arratsaldeko saioan aitzindariek dantzatzen dute. Nafarroa Beherean eta Lapurdin ere dantzatu izan da, beste erritmo eta urrats batzuekin. XIX. mende aurreko Antzinako Errejimenean Pariseko antzoki eta aretoetan ohiko dantza zen Gavotte izenekoa Jean-Michel Guilcher dantza ikertzaile bretoiaren esanetan. 1785ean Auguste Vestris dantzari distiratsuak maisuki dantzatu zuen Maximilien Gardelek beretzat atondutako koreografia eta arrakasta horren eraginez Vestrisen Gabota bezala eman zen ezagutzera. Gabotaren hainbat idazkera jasoak ditu Migel Angel Sagasetak: Gavòta, La Gabota, Lagabota, Lagabotta, La Gabotte, Gavotte, La Gavotte, La Gabote...

Irudiak: Amaiur Aristi. Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako maskaradak, gabota, Ozaze, 2026-01-18.

Dokumentuaren akzioak