Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

irura etiketa duten bideoak

Irura: Sanmigelak 2021 Dantza-soka

Sanmigel jaiak asteburuan ospatu dituzte Irurako gazteek eskearekin eta dantza-sokarekin. Larunbatean, hilak 15, 9:00etan abiatuta baserriz baserri ibili dira eskean eta dantzan. Eguerdirako iritsi dira herriko plazara eta 13:00etan dantza-soka atera dute 16-26 urte bitarteko neska-mutilek. Maria Lasak gidatu du dantza, aurresku lanetan aritzea egokitu baitzaio, eta Nahia Arregi atzeskuaren laguntza izan du horretarako. Herrian jairik ez da ospatu, baina dantza-soka plazaratzeko ohitura ez dute nahi izan alboratu eta berrogei bat gazte aritu dira dantzan txistulariak eta trikitilariak alboan hartuta. Irudiak: Amaiur Aristi. Dantza-soka, Irura, 2021-09-25.

Dokumentuaren akzioak