Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ipar-carolina etiketa duten bideoak

Bluegrass Clog Dancing 1964

Clog estiloan dantzatu eta bluegrass musikaren erritmoan egindako soka-dantza, heldukoak, kontra-dantzak edota desafio biziak ikus ditzakegu bideo honetan. Hankekin lurra jotzen dantzatzea da clog estiloaren funtsa, klakearen edota flamenkoaren antzera. Dantzaldi osoa etxe bateko egongelan egiten dute, musikari, dantzari eta ikusle, guztiek espazio txiki eta itxi batean egindako festan. Ameriketako Estatu Batuetako Ipar Carolina estatuan 1964an grabatutako Bluegrass Roots: On The Road With Bluegrass Musicians dokumentaleko pasartea da irudiotan agertzen dena. Bluegrass Clog Dance, David Hoffman bilduma, 1964.

Dokumentuaren akzioak