Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

iker-tainta etiketa duten bideoak

Tainta: ongi pilotan eta oneski dantzatzen

Pilotan eta dantzan ongi moldatu direnen artean ezagunak dira Abel Barriola edo Fernando Arretxeren kasuak. Irudiotan Iker Tainta pilotari lesakarra da aurreskua dantzatzen ageri dena. Lesakako San Fermin elkartearen egunean diamantezko eta urrezko ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteak eta 85 urte betetzen dituzten herritarrak omentzen dituzte. Aurtengoan, Gaizka Sarasolaren txistu doinuan, Taintak dantzatu die lesakar eran agurra omenduei. Badirudi, dantzaria eta kirolaria izatea ez dela kontrajarria, dantzan eta futbolean nabarmendu izan direnak ere bat baino gehiago dira. Irudiak: Xaloa Telebista, 2017-10-22.

Dokumentuaren akzioak