Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

iker-gomez etiketa duten bideoak

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea: 30 urte

1982an sortu zen Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea. 2012an, elkartearen 30 urteurrenerako egindako bideoa da honako hau. Ibilbide horretako zenbait irudi aderazgarri bildu dira bertan. Alicia Amatriain, gaur egun Stuttgarteko balletean dantzari nagusi dena ikus daiteke 12 urte zituela dantzan, 1993an hartutako irudietan. Miryam Benedited, Operacion Triunfo eta Tu cara me suena TB programetan koreografoa, 2005ean eskainitako ikastaro batean ageri da. Iker Gomez, koreografoa 2008an emandako ikastaro batean. Urtzi Aranburu, Nederlands Dans Theater-ean errepetidore lanak egiten dituena 2010ean eskainitako ikastaro batean. 1996tik Dantzaren Nazioarteko Egunaren inguruan ekitaldiak antolatzen ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak eta 2003tik Dantzaren Hilabetea egitaraua antolatzen du. Horien baitan, 1998an eta 2009an egindako barra klasiko erakustaldien irudiak biltzen ditu bideoak. Beste hainbat irudiren artean honako hauek ikus daitezke bideoan: 2009ko Dantza kalean programa;: 1997an, Irunen egindako Eusko Jaurlaritzaren 1. Dantza Eskolen Erakustaldia; Lasarten 1999an egindako Elkartearen 1. Dantza Eskolen erakustaldia; Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala Lasarten (1999), Katixa Perea dantzari ageri dela; Jorge Nozal, Nederlands Dans Theaterreko dantzaria 2007an Tolosan egindako jaialdian dantzan; Jon Vallejo Dresdeko Balletaren dantzari bakarlaria eta Alicia Amatriain Stuttgarteko Balletaren dantzari nagusia, 2010ean Donostian egindako jaialdian dantzan. Dantza sarien banaketak eta 2011an elkarteak jasotako Donostiako Hiritar Merituaren dominaren ekitaldiaren irudiak ere ikus daitezke. Ideia eta muntaketa: Iratxe de Arantzibia, Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkartearentzat.

Dokumentuaren akzioak