Dokumentuaren akzioak
ijito-dantzak etiketa duten bideoak
Gadjo dilo: eztei, hileta eta hordialdietako ijitoen dantzak
Ijitoen herrialdera, ijitoen mundura musikaz eta dantzaz betetako bidaia eroa erakusten du Gadjo dilo filmak. Ijitoek, ijito ez direnei esaten diete gadjo, erromaniz, eta 'eroa' esan nahi du dilok. 1997. urteko filma da, Tony Gatlif-ek zuzendua, eta bertan dauden ijitoen doinu eta dantza ederrak bildu ditugu gurera.
Stephan gazte frantziarra da eta Errumaniara egin du bidaia bere aita zendu berriak entzun ohi zuen Nora Luca kantariaren bila. Izidor zaharrarekin topo egin eta honek bere herrira darama. Atzerritarra da Stephan, ez da ijitoa, baina ijitoen kulturarekiko errespetua erakutsiz haien artean onartuko dute, eta besteak beste ijitoen ezkontza eroak eta hileta gazi-gozoak ezagutuko ditu. Baita Sabina neska ijitoa ere.
Gadjo dilo, Tony Gatlif, 1997.
Dokumentuaren akzioak