Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

igartza etiketa duten bideoak

Beasain: Igartzako ezpata-dantza 2015

Argiztatze bereziarekin eta inoiz baino dantzari kopuru handiagoarekin egin da larunbatean Igartzako ezpata-dantza Beasainen. Ezpata-dantza hau 2007an abiatu zen baina aurtengoa berezia izan da Igartzako dantzarien kofradiako dantzarientzat. Kofradiaren sorreratik ezpata-dantzaren buru zen eta azaroan zendu zen Joseba Juarez dantzaria omendu nahi izan baitzuten inguruko herrietako dantzari eta lagunak dantzara gonbidatuta. Ezpata-dantzari, musikari eta Joseba Juarezen dantza lagunen artean 150 pertsona inguru batu ziren Igartzan. Beasainek herri titulua lortu zuela 400 urte ospatzeko gainera argiztapen berezia izan zuen Igartzak eta horrela gauez egindako ezpata-dantzak ere kolore berezia izan zuen. Irudiak: Eire Vila. Igartzako ezpata-dantza, Beasain,  2015-09-12.

Dokumentuaren akzioak