Dokumentuaren akzioak
homosexualitatea etiketa duten bideoak
And then we danced (2019)
Georgiako dantzari gazte baten historia kontatzen du Levan Akin Suediako zine zuzendariaren hirugarren pelikula honek. Merab dantzari familia bateko semea da eta ume-umetatik Georgiako Ballet Nazionaleko kide izatea izan du helburu. Gogor dabil lanean, irakaslea zorrotza da oso eta entseguak exigenteak dira benetan. Hala ere, aurkaririk gogorrena, taldera iritsi berri den kidea izango da. Merab eta Mary lagunak hamar urte zituztenetik dantzatu izan dituzte dueto tradizionalak; bikote sentimental direla ere esan daiteke. Irakli mutil gaztea konpainiara etortzen denean, ordea, dena aldatzen da. Irakli Meraben dantzari arerio nagusia izango da, baina aldi berean guztiz erakarrita sentitzen da. Dantza eta homosexualitatearen bidez, Georgiako kultura tradizionala eta gizarte aurrerakoiago baten arteko talka erakusten du pelikulak. Globalizazioaren eraginak iritsi badira ere, georgiar gizarte kontserbadorea ageri zaigu, tradizioa kolokan jartzera ausartzen diren hiritarrak baztertzeko boterea duen gizartea. Baloreen arteko txokea eta egungo gizarte georgiarrarekin batera, dantza irudi ederrak erakusten dizkigu pelikulak. And then we danced, Levan Akin, 2019.
Dokumentuaren akzioak