Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

hodei-iriarte etiketa duten bideoak

Murillo, Iriarte, Vallejo eta Agirretxe: Euskal Herritik mundura dantzan

Nazioarteko ballet konpainia entzutetsuetan ibilbide profesionala arrakastaz burutzen ari lau dantzari gipuzkoar batu dira Donostian Gipuzkoako Dantzan Profesionalen elkarteak Dantzaren Egunaren inguruan antolatzen duen ekitaldirako. EITB Kulturak lau dantzariak elkarrizketatu eta dantzan bizibidea egiteko Euskal Herritik mundura irten beharra duten dantzarien bizi-poz eta arrangurak aztertu ditu honako erreportajean. Hodei Iriarte, Ion Agirretxe, Iker Murillo eta Jon Vallejo. Lau dantzariek eskuratu dute Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteak banatzen duen saria, zehazki errebelazio saria. Iker Murillo gaur egun Uniqart dantza konpainiako zuzendaria da eta 2008an eskuratu zuen Gipuzkoako Errebelazio saria. Jon Vallejo Dresden Balleteko dantzaria da eta 2010ean jaso zuen aipatutako saria. Ion Agirretxek 2013an eskuratu zuen errebelazio saria eta gaur egun Flandesko Erret Balleteko dantzaria da. Aurten saria eskuratu duen Hodei Iriarte da, Pragako Ganbera Balleteko dantzari ari den zarauztarra. Murillo, Iriarte, Vallejo eta Agirretxe: Euskal Herritik mundura dantzan, EITB Kultura, 2016-05-13.

Dokumentuaren akzioak