Dokumentuaren akzioak
hiruko-jota etiketa duten bideoak
Egingo dugu trio bat?
Oheko hirukoteak bai, baina dantzan hirukoteak posible dira? Bai, noski! Manuel Sánchez Martínez-ek jasotako irudi hauek dira horren erakusgarri. 1993an, Castellón, Lucena del Cid-en ospatutako erromeria baten irudiak dira. Sokazko rondalla ederra lagun, festa bizi bizi ageri zaigu. Halako batean, inguruotan oso ohikoa den pieza jotzen hasten dira, jota eta fandangoa batzen dituena. Hiru lagun dantzara animatzen dira, "jota de tres" edo hiruko jota bat dantzatzera. Bi emakume eta gizon bat dira, eta hirurek sigi-saga eta bikote-saio laburrak tartekatuz dantzatzen dute. Manuel Sanchez-ek azaltzen duenez, aurrerago gauza polit bat gertatzen da. Jotaren zatitik fandangora pasatzen da doinua, eta hirukotea desegin egiten da, emakumeetako bat bikote gabe geratuz. Gizon bat berehala hurbiltzen da bakarrik geratu den emakumearengana, eta fandangoa bikotean dantzatzen dute. Hortik aurrera, kopla bakoitzaren ondotik ohikoak diren bikote aldaketak egingo dituzte. Manuel Sanchez-ek dioenez: "Irudi hauetan ikus ditzakegu, tradizioaren estiloan dantzatutako herri-dantzak biziak, irekiak eta dinamikoak direla, aurrez diseinatu gabekoak eta bapatekotasun dosi handiekin dantzatuak; beraz, edonork alda dezake papera momentu jakin batean: aktore izatetik ikusle izatera pasa daiteke, edo alderantziz. Horretarako tradizioaren ez-idatzizko lengoaia ondo ezagutu beharra dago; lehen dantzak mota honetako jaien testuinguruan ikasi ohi ziren, eta bertan barneratzen ziren jarrera sozialak gutxinaka, baina gaur egun zailagoa da hori lortzea, neurri handi batean harremana eten delako jai tradizional horietan aritzen dire aktoreekin, eta beste aukera modernoago batzuk daudelako". Youtube, Manuel Sánchez Martínez.
Dokumentuaren akzioak