Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

herri-dantzak etiketa duten bideoak

Dantzan Ikasi: Gaskoiniako dantzak, Joan Frances Tisner

Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik Gaskoiniako dantzak ezagutzeko aukera izan dugu Dantzan Ikasin, Iruñeko Ortzadar elkartea eta Herrixa Dantzan ekimenari esker. Irudietan Elgetako Espaloia kafe-antzokian jaso dugun ikastaroko irudiak dituzue. Jauzi eta braleen oinarriekin aritu gara, Tisnerren gidaritzapean eta soilik kantuen eta ttun-ttunaren laguntzaz. Bearnoko jauziak, Bearnoko branleak (sokan) edota Gaskoiniako rondeau-ak dantzatu ditugu ikastaroan. Bearnon oinarrizkoak diren jauziak dantzatu genituan, gure zonaldekoekin antzekotasun handiak dituztenak: Pantelon (EHan ezezaguna), Lo Peiroton (EHan Buhameak), La craba (EHan Grabo edo Ahuntza, baina ez da berdin-berdina), Mariana (EHan Marianak edo Aitzina Phika). Ondoren, ikasitakoa, dantzaldian jarri dugu praktikan eta aipatutako dantzez gain baltsak, polkak, mazurkak eta eskotixak... dantzatzeko aukera izan dugu. Dantzan Ikasi, Gaskoiniako dantzak, Joan Frances Tisner. Irudiak: Gari Otamendi, Elgeta, 2019-03-31.

Dokumentuaren akzioak