Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

hasierako-posizioa etiketa duten bideoak

Dantzan Ikasi: Gipuzkoako dantzaren sistema

Gipuzkoako dantzen sistema aztertuz egindako ikerketa eta argitaratutako liburuaren aurkezpen eta azalpen xehea egin du Mikel Sarriegik Dantzan Ikasin. Guztira goiz osoko zazpi saio izan dira, Eibarren eta Beasainen. 2024ko iraila eta 2025eko apirila bitartean egin diren ikastaldietan, oinarri teorikoak jaso eta praktikan probatzeko aukera ere izan da.

Hogeita bost urtez mamitutako ikerketaren ondoren, Iztuetak idatziz jaso eta hainbat dantza-maisuk ahoz transmititu dituzten Gipuzkoako dantza-sistemaren gakoak azaleratzen joan da. Egungo dantza-maisuen dantza hiztegia eta gramatika bildu eta osatu ahal izan ditu, eta horri esker, dantza-mugimenduen sistematizazio baterako proposamen berri eta osatuago baten oinarrizko azalpenak landu ditu Sarriegik. 

Ikerketa lanean Sarriegik bide-lagun izan zuen Carles Mas antzinako dantzan adituak ere parte hartu du azalpen teorikoak eta praktikoak osatuz.

Dantzan Ikasi, Gipuzkoako dantzaren sistema, 2025-10-23.

Dokumentuaren akzioak