Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

halloween etiketa duten bideoak

Arimen gaua

Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween, baina hemen, Arimen Gaua deitu izan diogu. Orain dela urte gutxira arte ospatu izan dugun festa da, baina ohitura alde batera uzten joan gara. Hala ere, asko gogoratzen dira, urri bukaera eta azaro hasierako gau ilunetan, umetan nola ibiltzen ziren kalabazak hustu, aurpegiko zuloak egin, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen. Domu Santu egunez hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz. Irudiak: Jone Bergara, Oarsoaldeko Hitza, Marta Vitores, Ahotsak.eus, Ane Sarasketa, Nekane Martiarena. Musika: Audience, Elko by night. Animen Gaua, Dantzan.eus, 2017-10-27.

Dokumentuaren akzioak