Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

garaiko-janzkera etiketa duten bideoak

Chestnut 13. Dantzaldia 2024

Ekaina hasieran ospatu da Parisen Chestnut 13. dantzaldia garaiko jantziekin. Cecile Laye antzinako dantzan adituak zuzentzen duen programa borobiltzen duen ekitaldia da jantziekin egiten den dantzaldia. Ikasturtean zehar landu diren dantzak jauregi areto dotorean, zuzeneko musikarekin eta garaiko jantziekin eskaintzen dituzte Chestnut dantzaldi honetan. Dantzaldiaren errepertorio nagusia figuren dantza ingelesek osatzen dute, maiz kontra-dantza moduan ere ezagutzen direnak, nahiz eta figurekin egiten diren dantza guztiak ez izan kontra-dantzak. XVII. mendeko Playforden dantzekin hasi, italiar errenazimenduko, zein XVIII. eta XIX. mendeko aretoetan egiten ziren dantzekin segi, eta molde horretara begira XX. eta XXI. mendeetan prestatutako dantzetaraino jotzen du landutako dantza-errepertorioak. Garaiko jantziekin egiterakon ekitaldia ikusleentzat ikuskizun bihurtzeaz gainera, dantzariek jantziekin dantzatzen ikasi eta jantziak dantzatzen trebatzeko aukera izaten dute. Dantzaldian egingo diren dantzetan formatzeko urte osoko ikastaroak eskaintzen dituzte, bai eta formakuntza intensiboak ere klase erregularretan parte hartzerik ez dutenentzat. Programa nagusiko dantzekin tartekatuta, beste era bateko emanaldi batzuk ere eskaintzen dira. Euskal Herritik, Maritzuli konpainiako Anneliese eta Jon Olazkuaga dantzaldian parte hartzen izan dira, eta dantza arteko atsedenetako batzuetan fandango bat eta ehunda bikoa doinu zaharra eskaini dituzte. Bideoan ikusten duguna Gary Roodman-en "Turning by Threes" dantza da, Paul Machlis-en musikarekin eta Cie Outre Mesureren zuzeneko musikarekin. Chestnut, 13. dantzaldia, 2024-06-09.

 

Dokumentuaren akzioak