Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

gajda-avasi etiketa duten bideoak

Gajda avasi

St. Atanasij Panagir Bulgariar herriko Leb i Vino dantza taldea ikusi daiteke hemen Gajda Avasi izeneko dantza dantzatzen. Soka-dantza bat dantzatzen ari dira, eta neskak aurretik eta lau mutil sokaren bukaeran sartuta. Juanma Sanchez-en bidez ezagutu dugu bideoa eta berak musikarien formazio bitxiari erreparatu dio. Hasieran, musikariak ikusi gabe, xirularru bat edo poltsadun gaita bat izango dela pentsa daiteke, baina musikariak agertzen direnean konturatzen gara bi gaitero direla, eta batek doinua egiten duen bitartean, besteak bordoia egiten du etengabeko arnasketaren teknika erabiliz. Soka-dantza bera pausatua da lehen zatian, baina indartsua hala ere, eta bizi-bizia bukaeran. Irudiak: Youtube, Levibino. St. Atanasij Panagir, 2011-05-28.

Dokumentuaren akzioak