Dokumentuaren akzioak
fustiñana etiketa duten bideoak
Fustiñana: San Justo eta Pastor 1989 Paloteadoa
1989ko Fustiñanako paloteadoko makila-dantzen zenbait zati dituzue honakoak. Miguel Angel Vitasek hartutako irudiak dira. Fustiñanako jaiak abuztuaren 5etik abuztuaren 12ra ospatzen dira Justo eta Pastor santuen omenez, eta azken urteetan abuztuaren 6an egiten da paloteadoa. 1979an berreskuratu zuen paloteadoa Barde-Ribera dantza taldeak, eta ordutik 1993ra arte plazaratu zuten paloteado osoa; 1995ean antzerkirik gabeko emanaldia egin zuten. Hurrengo urte batzuetan dantza solteak eman bazituzten ere, hamarkada pasatxoko etena izan zuen, eta 2007an berrartu zuten paloteadoa; 2010ean emakumeak ere dantzetan parte hartzen hasi ziren. Irudietan duzuen saioa istripu txiki batekin amaitu zuten dantzariak; dantzariak barru-barruraino sartu zuela hanka esan dezakegu. Irudiak: Miguel Angel Vitas. Paloteadoa, San Justo eta Pastor, Fustiñana, 1989-08-06.
Dokumentuaren akzioak