Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

frantxina-laborde etiketa duten bideoak

Sohüta: maskaradak 2016 Frantxina Laborde, entseinaria: barrikada puntua

Barrikadan dantzatzen duen puntua azaldu eta erakusten du Frantxina Labordek bideo honetan. Sohüta-Hoki-ko gazteak 2016an eskaintzen ari diren maskaradetan entseinari edo banderari papera ari da jokatzen Frantxina Laborde. Hauek dira Barrikada haustean Frantxina Labordek dantzatzen dituen puntuak:

  • Aitzinatzeko puntua: Pas frainçaise, antrexata, ingurua (eskuinera) eta frijat bakuna (x2)
  • Saihetseko puntua: Zeina, farusa eta frijat bakuna (x3, eskuin, ezker, eskuin) eta 2 frijat doble finitzeko.

Horrekin batera, bandera nola dantzatzen duen erakusten du Frantxina Labordek bideoan. Frantxina Laborde: Entsenaria Sohüta-Hokiko maskaradetan, barrikada puntua, Sohüta, 2016-01-17.

 

Dokumentuaren akzioak