Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

francisco-mendieta etiketa duten bideoak

Mendietaren "Eskumuinak" koadroa haragiztatuta

Francisco Mendietaren XVII. mendeko “Eskumuinak” koadroa dantzan jarri du Beti Jai Alai dantza taldeak Gernikako Juntetxean. Horrela, Bizkaiko Batzar Nagusiek dantzan eman diote amaiera “Emakumeok. Gernikako Arbolaren Aurrean” erakusketari.

2008an, dantza taldearen 40. urteurrenean, sortu zuten koreografiaren zati bat dantzatu dute Beti Jai Alaiko dantzariek. Orduan, 1591an Bizkaiko Epaile Nagusiaren omenez ospatu zen oinezko torneoa eta jaia gogoratu nahi izan zuten. Itxura denez XVI. mendean Bilboko Askao kalean zegoen dantza-akademian aritu ziren festa horretarako dantzak ikasten hiriko handikiak. Lau mende beranduago, 2008an Peio Otano arduratu zen musika eta koreografia prestaketa gidatzeaz. Iruñeko Miguel de Arrospide Chirimias taldearen doinuan dantzatu zuten bai orain dela 9 urteko emanaldian, baita orain ere.

"Eskumuinak" margolana emakumeen lehenengo erretratu kolektiboa da Europako artean. Koadroarekin lotura zuzena duen erakusketak, emakumeen presentzia eta aitorpena bizitza publikoan bultzatu nahi izan du. Irudiak: Bizkaiko Batzar Nagusiak. Mendietaren "El Besamanos",  Gernika, Juntetxea, 2017-10-01.

Dokumentuaren akzioak