Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

france3 etiketa duten bideoak

Txirrita: Filipe Oihanburu

France 3 Aquitaine telebista katean Allande Boutin-ek aurkezten duen programa da Txirrita. Urtarrialaren 13ko saioan, Filipe Oihanburu izan zuen gonbidatu programan, eta kamerak dantzari begira jarri zituzten. Filipe Oihanburu "Pupu"k dantza eta kantuaren alorrean egindako ibilbidea, Etorki balletak eta Etorburu abesbatzak izango dituzte mintzagai lehenik. Mizel Théret-en gidaritzapean egindako Oroitzen naiz ikuskizunetik abiatuta Mizel Thereten ibilbideari erreparatuko dio programak. Etorkizuna konpainia berriaz arituko da Peio Labeirie, eta Donostiako Eskola dantza taldearen lana agertuko da ondoren. Arrangoitzeko Mutxiko egunaren irudiekin osatuko da Filipe Oihanburu ardatz hartutako Txirrita programa. Lantaldea: Allande Boutin, Fabien Cordier, Francine Bétat. France 3 Aquitaine, 2013-01-13.

Dokumentuaren akzioak