Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

filosofia etiketa duten bideoak

Eva Guerrero: Gorpuztu

Eva Guerreroren Gorpuztu ikuskizuna Arriaga Antzokian izango da urriaren 9an, 19:30ean. Dantza garaikideko pieza honen abiapuntua Guerrerok 2018an hasi zuen ikerketa da. Erlijio eta filosofietan gorputzak duen erabilera aztertu du. Hainbat komunitate espiritualetan egonaldiak egin ditu eta lehenengo eskutik eta bere gorputzaren bidez ezagutu ditu kolektibo horietan egin ohi diren praktika fisikoak. Gorputzaren mugimenduei erreparatzeaz gain espazioaren erabilera ere kontuan izan dute, pertsonak kultuetako lekuetan nola mugitzen diren edo gizabanakoa eta masaren arteko erlazioa. Bide horretan Garazi Lopez de Armentia dantzaria izan du lagun Guerrerok. Urtebeteko ikerketa-lanaren ondoren aurkeztu dute lana publikoaren aurrean, 2019ko apirilean.

Armentiak erakusten du ikerketan jasotakoa oholtzan, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Yolanda Bustillo musikarien zuzeneko musikaren laguntzaz. Gorputzaren zatiak eta mugimenduak ardatz hartuta, zenbait erlijiotan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuak irudikatzen dituzte dantza, musika eta soinuen bidez. Sortzaileen arabera, oreka bilatzen du lanak, lasai egoteko, zarata isilarazteko, karga eta errua arintzeko edota animaliak lasai lo egiteko lekua bilatzeko borroka interpretatu nahi dute. Urriaren 9ko emanaldirako sarrerak salgai daude Arriaga Antzokiaren webgunean.

Zuzendaria: Eva Guerrero. Dantzaria: Garazi Lopez de Armentia. Musika: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Yolanda Bustillo. Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia. Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa eta DOOS Colectiv. Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia. Ekoizpena: Jemima Cano

Eva Guerrero, Gorpuztu, 2019.

Dokumentuaren akzioak