Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

filipe-oihanburu etiketa duten bideoak

Filipe Oihanburu: 100 urte soka-dantzan

Pasa den ekainaren 26an 100 urte bete ditu Filipe Oihanburuk (Argeles-Gazost, 1921). Biarritzeko urrezko domina eta omenaldi ofiziala jaso zuen urtebetetzearen asteburuan, eta egun batzuetara, Maritzuli konpainiak antolatutako omenaldia jaso du, soka-dantza baten bidez, hain zuzen ere Biarritzen bertan Maritzulik duen Marian Arregi gunean. Maritzuliko dantzariek dantzatu duten soka-dantzara dantzaren munduko zenbait lagun batu dira: Jojo Bidart, Mixel Theret, Edu Muruamendiaraz, Jon Maya, Maite Zabala eta Sabin Egiguren. Binaka erdiratu dituzte eta dantzarien harrera jasota sokan lotu dira. Sabine Oihanburu izan da azken aurrekoa eta atzeskuaren dantza jaso du eta Filipe Oihanburuk jaso du azkenik aurreskuaren agur-dantza. Sokara batuta eta zubiekin lotuta borobildu dute dantza. Oihana Dottax, Lorea Boscq, Oihana Zamponi, Marie Feyri, Pierre Latasa, Oihan Indart, Xan Olazkuaga eta Jon Olazkuaga aritu dira dantzan. Musikari lanetan, Maite Duboue aritu da txirularekin eta Ander Blasco esku-soinuarekin. Claude Iruretagoienak egin ditu ekitaldiaren zuzendari lanak. Filipe Oihanburu, 100 urte soka-dantzan, Maritzuli konpainia, Biarritz, 2021-07-04.

Dokumentuaren akzioak