Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

fernando-hernando etiketa duten bideoak

Lava: Bending the walls / Beyond

Lava dantza konpainiaren Bending the Walls eta Beyond koreografien zatitxoak jaso ditugu bideo honetan. Tenerifeko dantza konpainiak irudietan dituzuen bi pieza horiek aurkeztu ditu Dferia azokan.

Fernando Hernandoren Bending the Walls edo Harresiak tolestuz koreografia zorionaren, askatasunaren eta ulertzearen bila gabiltzala jasaten ditugun murrizketen eta mugen munduaren araketa bezala aurkeztu dute. Gure barruko eta inguruko muga fisiko eta psikologikoak irudikatu nahi dituzte dantzariek. Gizakia errealitatetik mundu imajinariora ihes egitera bultzatzen duen indar psikologiko, fisiko eta emozionalen metafora da. Koreografia: Fernando Hernando Magadan. Errepika: Dominic Santia. Konposizio musikala: Luis Hernaiz. Dantzariak: Luis Agorreta, Javier Arozena, Emiliana Battista Marino, Dacil Gonzalez, Amanda Rubio y Virginia Martin.

Beyond edo Haratago pieza, berriz, memoriaren paisaia emozionalen bidez egineko bilaketa da. Ziurgabetasun egoerak gure bide propioa sortzea edo bide horretaz hausnartzera animatzen gaitu, jabetuta edo ustekabean eraikitzen goazen paisaiari buruzko hausnarketa bilatuko dute dantzariek. Zuzendaritza: La Intrusa (Virginia Garcia eta Damian Muñoz). Testua: Ana Redondo (La Intrusa). Banda sonora originala: Jesus Diaz. Dantzariak: Luis Agorreta, Javier Arozena, Emiliana Battista Marino, Samuel Déniz, Amanda Rubio, Virginia Martin y Alicia Pirez.

Irudiak: Eire Vila. Dferia, Bending the Walls eta Beyond, 2019-03-12.

Dokumentuaren akzioak