Dokumentuaren akzioak
fellechosa etiketa duten bideoak
Fellechosa: A lo pesao 1976
Asturiasen, Fellechosa herrian, Aller udalerrian, 1976ko irailean egin zituen grabazio hauek Santos Nicolas Apariciok. Dantza soltea, jotak, grabatu zituen, eta jotei "a lo pesao", "lo llano", edo "lo suelto" deitzen diote ingurune horretan. Luz Fernandez Hevia eta Pipe Hevia Cortes ageri dira dantzan. Panderetarekin eta kantuan Luisa Muñíz Megido. FEllechosako danza soltearen inguruan artikulua idatzi zuen Santos Nicolas-ek Estaferia Ayerana aldizkariaren 3. zenbakian. Osorik ikus daiteke ondoko helbidean: http://www.estaferiaayerana.es Youtube, santosna100, Bailes de Asturias.
Dokumentuaren akzioak