Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

faustino-villacampa etiketa duten bideoak

Raices 06 - Danzas de hombres solos TVE

Hiru herritako dantzak jasotzen dira Raices-en atal honetan: Hio (Pontevedra), Yebra de Basa (Huesca) eta Otsagabia (Nafarroa). Hio herrian, "danza de los peregrinos" edo erromesen dantza berezia grabatu zuen Manuel Garrido Palacios-ek gidatutako lantaldeak. Xiru-larruz lagunduta, 16 dantzarik, kaskainetekin lagunduta egiten dute dantza bitxi hau. Yebra de Basan, Huescan, Santa Orosiaren omeneko dantzak ikusten dira. Alfonso eta Faustino Villacampak emandako azalpenen arabera, prozesioan "procesion corrida" eta "procesion cruzando" edo "al paso" delakoak egiten dituzte,. Grabatutako danzak dance edo palotedoari dagozkionak dira: el pichadero, la puñalada, las viñetas, por los pies... Azkenik, Otsagabian, Claudio Villanueva Muskildako kofradiaren maiordomoaren azalpenekin, enperadorea, katxutxa eta dantza egiten dituzte Otsagiko danzariek. Danzas de hombres solos, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Dokumentuaren akzioak