Dokumentuaren akzioak
euskal-musika etiketa duten bideoak
Josetxo Goia Aribe: 5 Aurresku's
Josetxo Goia Aribe musikari eta sortzaile nafarraren proiektua da "5 Aurresku's" izeneko bideoa hau. Aurreskuaren bere interpretazio librea egin eta ondoren ibilbide desberdineko bost dantzariri eskatu zien dantzatzeko. Horixe da bideo honetan jaso duena. Tradizioa eta sorkuntzaren inguruan gogoetako egiteko prest ageri da Josetxo Goia, bideoaren ikustaldiak antolatu eta horren ondotik elkarrizketak irekitzeko.
Aurreskutik abiatuta, eta saxofoi soilez lagunduta, aurrekoa desitxuratu eta doinu ezaguna bere erara eraldatu zuen Josetxo Goiak. Konposizio berria izanik, dantzatzeko modu berria behar zuela iritzi zion. Soka-dantzatik erauzitako aurreskua du abiapuntuan Goiak, taldetik norbanakora pasatu den dantza, eta Goiaren ustez modu estereotipatu eta zurrunean erreproduzitzen dena Euskal Herrian.
Eskarmentu handiko bost dantzarik parte hartu dute proiektuan: Sonia Sanchez (Bartzelona), Iñaki Fortun (Iruñea), Marco Vargas (Sevilla), Chloé Brûlé (Kanada) eta Inma Chopo (Zaragoza). Goiak sortutako partitura berrian oinarrituta eta sorkuntzari modu askean bidea emanez, bakoitzak aurreskuaren irakurketa propioa egin du. Aurresku bakoitza dantzatzeko tokiak dantzariek hautatu dituzte, eta horrela Ultzamako haritz zahar batean inguruan, Zangozako klaustro gotiko batean, Iruñeko Baluartearen harresian, Etxauri araneko negutegi batean edo Zaragoza kultura alternatiboko areto batean egin dira grabaketak.
Ideia, ekoizpena eta jatorrizko musika: Josetxo Goia-Aribe. Ikusentzunezko errealizazioa: Santi Etxeberria. Soinua: Fredi Pelaez. Koreografiak eta dantzariak: Sonia Sanchez, Iñaki Fortun, Marco Vargas, Chloe Brulé, Inma Chopo. Josetxo Goia Aribe: 5 Aurresku's.
Dokumentuaren akzioak