Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

euskal-jatorria etiketa duten bideoak

Dan Ansotegi: Amerikar ondarearen saria

Dan Ansotegik (Boise, 1959) jaso berri du "National Fellowship" saria. Irailaren 18an izan da sari banaketa Washingtonen egindako ekitaldian. Estatu Batuetako Arteen Fondo Nazionalak banatzen ditu bekak eta Estatu Batuetako folk eta musika tradizionalean jaso daitekeen aitorpen garrantzitsuena da. Sari horren bitartez artisten jarduna balorean jartzen da eta diruz laguntzen dituzte. Aurtengo sarituen inguruko omenaldi-bideoak kaleratu dituzte eta hauxe da euskal jatorriko Dan Ansotegi musikari eta kultur bultzatzailea aurkezteko eginikoa.

Ansotegiren jardunari begirada emanez, Boiseko euskal komunitateak antolatzen dituen jai eta ekintzen irudiak ageri dira bideoan, asko, dantza irudiak dira. Jatorriarekiko duen pasioa eta sentsibilitatea bere ekintza guztietara eramaten duela nabarmentzen da. Euskal dantzak, musikak eta gastronomiak bere bizitzaren zati handia hartzen dute. Oinkari dantza taldeko dantzaria izandakoa da umetan eta musikaria da gaur egun. Soinua jotzen ikasi eta Boiseko euskal rock eta folk bandetan ere ibili izan da, Txantxangorriak musika eskolako sortzaileetakoa da.

Irudiak: National Endowment for the Arts, Dan Ansotegi, 2019.

Dokumentuaren akzioak